XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Espainiako gizon garaiena hil da.

Estatu espainoleko gizon altuena zen Antonio Martínez Pérez galiziarra, atzo hil zen Lugoko Burelako hospitalean.

Antoniok 2,25 neurtzen zuen, 48 urte zituen eta mutilzarra zen.

Antonioren gurasoak txikiak omen ziren baina jaio zitzaien mutila hazten hasi eta berehala gainditu zituen bi metroak eta luzatzen segi.

1962. urtean Real Madrilekin saski baloian jolasten hasteko proposamena egin zioten, baina argi ikusi zen ez zuela kiroletarako trebetasunik.

Gero eta produktu frantses gehiago Estatuan.

Gehiagotzen ari omen da Estatu espainolean jaten diren elikadur produktuen kopurua.

1985. urtean Frantziak Espainiari saldu zizkion produktuen balorea 46.000 milioi pezetakoa izan zen.

Saldutako okelarena 4.800 milioikoa izan zen eta arlo honetan Espainia da Frantziaren bezero onena eta berdin gertatzen omen da itsas produktu eta oskoldunen arloetan.

Esnekietan ere gaztak ezik Espainia da frantsesen lehen eroslea, eta gazta salmentetan bigarren saltzailea da Frantzia, Holandaren atzetik.

Ardoetan, Portugal da Espainiara gehien exportatzen duen herria eta Frantzia bigarrena, eta garagardoen arloan Alemania da lehena, Holanda bigarrena eta Frantzia hirugarrena.

Haserreak Gibraltarren.

Gobernu britainiarrak Gibraltarreko mugaren ondoan zegoen zaingopostu militarra kendu duela eta, oso hasarre agertu dira Gibraltarreko Partidu Sozialistakoak.

Zera diote, espainolek ez dutela neurri berdina hartu eta, britainiarrak postu hori kentzean, Gibraltarreko defentsa ahuldu egin dela diote.

Ezkarai aldeko sutea, kontrolpean.

Igandean Errioxako Ezkarain sortu zen baso-sutea kontrolpean omen dago, nahiz eta atzo oraindik zeharo hilik ez egon.

Sua igandeko arratsaldeko 4etan hasi zen Ezkaraiko Manzano izeneko eskualdean.

Logroño, Ezkaray eta Angianoko suhiltzaileak dabiltza sutea mugatu nahiean.